IKUSTEN DENA
ikusten dena · ikusten dena · ikusten dena · ikusten dena · ikusten dena · ikusten dena · ikusten dena · ikusten dena ·
Seinale bisualen ekologia
Ibilbide hau dokumental labur bat osatzen duten ikus-entzunezko hamar kapituluk osatzen dute. Ibilian gozatzeko pentsatuta daude, kontatzen ditugun istorioak gertatzen diren lekuetan. Geldialdi bakoitzak historia naturalari buruzko ikus-entzunezko kontakizun labur bat eskaintzen du, puntu horretan ikus daitekeen fenomeno ekologiko eta ebolutiboari buruzkoa.
Izaki bizidunak seinale bisualen bidez komunikatzen dira elkarrekin lehiatzeko, limurtzeko, ohartarazteko, lankidetzan aritzeko edo gatazkak saihesteko. Hala ere, seinale guztiak ez daude "zerbait esateko" propio pentsatuta: batzuk hor daude, besterik gabe, eta gu gara, haiek irakurtzen ikastean, naturarekiko komunikazio-bide bihurtzen ditugunak.


















