biartekomugi@aranzadi.eus

Aranzadik eta ADEMGIk "ikusten ez dena" erakutsi dute.

Ezkutuko biodibertsitatea eta esklerosi anizkoitzaren errealitatea batzen dituen zientzia eta arte zirkularra.

zientzia eta arte zirkularra · biodibertsitatea · esklerosi anizkoitza · zientzia eta arte zirkularra · biodibertsitatea · esklerosi anizkoitza · zientzia eta arte zirkularra · biodibertsitatea · esklerosi anizkoitza ·

Iaz, «Busti zaitez» kanpaina zela eta, oso lankidetza berezia jarri genuen abian Aranzadi eta ADEMGIren artean.

«Apaindu zaitez» izeneko ekimen bat, 3D inprimaketako hondakin plastikoak esklerosi anizkoitza duten pertsonek muntatutako osagarri solidario bihurtu zituena. Salmentarekin lortutako irabaziak ADEMGIk Gipuzkoan EA duten pertsonei eskaintzen dizkien arreta eta errehabilitazio zerbitzuak finantzatzeko erabili ziren.

Orduan landatu genuen hazia etengabe hazi da, eta are proiektu bereziagoa bihurtu da.

Donostiako hiri-biodibertsitatean oinarrituta, bilduma berri honetako piezek egunero elkarrekin bizi garen espezie txiki horietako batzuk ekartzen dizkigute gogora, askotan oharkabean pasatzen direnak. Gelditu eta normalean ikusten ez duguna behatzeko gonbidapena; beren egunerokotasuna baldintzatzen duten sintoma ikusezinekin bizi diren pertsona askorekin gertatzen den bezala.

Belarritako, lepoko edo giltzarri bakoitza material birziklatuetatik sortzen da, eta esklerosi anizkoitza duten pertsonek mimoz muntatzen dute; horrela, baztertuak izango ziren materialei bigarren bizitza bat ematen diete. Prozesu horrek, gainera, hainbat trebetasun lantzen laguntzen du, hala nola motrizitate fina eta koordinazioa; alderdi horiek askotan gaixotasunaren eragina jasaten dute.

Eta haziak oraindik ere oso presente daudenez istorio honetan, pieza bakoitza paper landagarriz egindako kutxatxo batean entregatzen da.

LANKIDETZA ETA TALDEA
Zati honen arduradunak

  • Aranzadi Zientzia Elkarteak ikerketa eta diseinu zientifikoa eskaintzen ditu; ADEMGI, berriz, Medialab Tabakalerako talde irekietan plastiko birziklatuz egindako artisau-ekoizpenaren buru da.
  • Asteazkenetako lan-arratsaldeak ADEMGIrekin elkarrizketarako eta konexiorako gune bihurtu ziren, eta parte-hartzaileek Donostiako tokiko faunari buruz eztabaidatzen zuten, Busti Zaitez kanpainarako osagarri solidarioei forma ematen zieten bitartean. Busti Zaitez.

  • Iratxe Vecilla, duela hiru urte sortu zenetik Apaindu Zaitez-ren sustatzailea, «begi berde eta mihi garratzeko neskari esker. Zugatik doa, laguna».
Scroll back to top