biartekomugi@aranzadi.eus

"Begirada artistikoak, emozioekin konektatzean, logikak berez aurkitzen ez dituen bideak ireki ditzake"

arte · zientzia · natura · arte · zientzia · natura · arte · zientzia · natura · arte · zientzia · natura ·

Artearen eta zientziaren
arteko elkargunea

Chillidak oso harreman estua izan zuen bere bizitzan zehar mundu naturalarekin, jakitun izanda naturaren parte garela eta, horregatik, beharrezkoa dela natura zaintzea. Bere obraren ezaugarri nagusia artearen eta ingurune naturalaren arteko etengabeko elkarrizketa da, bere eskulturen eta inguruko paisaiaren arteko sinbiosi harmoniatsua bilatuz.

Artistaren arrastoari jarraituz, artea eta zientzia uztartzen dira BiArtEko Mugin, komunitate osoari eragiten dioten ingurumen-erronkei irtenbide sortzaileak eta inspiratzaileak aurkitzeko, eta iraunkortasunaren eta biodibertsitatearen kontserbazioaren alde egiten dute, ingurune naturalean inpaktu positiboa sortzen duten ekintzen bidez, etorkizuneko belaunaldientzat zaintzeko.

2025ean, Urban Fauna Resort sortu zen, artistei, arkitektoei, diseinatzaileei eta gai horri ikuspegi sortzailetik heltzeko interesa duen edonori zuzendutako deialdia. Proposatutako esku-hartze artistikoak benetako babesleku izango dira animalia txikientzat, «intsektuen hotelen» filosofiari jarraituz, baina haien funtzionaltasuna tamaina txikiko beste hiri-espezie batzuetara zabalduz, hala nola narrastietara eta anfibioetara.

Aldi berean, inpaktu hezitzaile eta emozional handia bilatzen da, artearen indar eraldatzailea eta naturarekiko sentsibilitatea uztartuz, begirada artistikoak, emozioekin konektatzean, logikak berak bakarrik lortzen ez dituen bideak ireki ditzakeelako.

Jasotako 24 proposamenen artean, sektore artistiko, zientifiko, kultural eta administrazio publikoko adituez osatutako epaimahai misto batek honako hiru esku-hartzeak hautatu zituen.

Egileek Aranzadiko biologoekin lan egingo dute, haien obrek inguruko biodibertsitatea har dezaten eta babesa eman diezaieten.

Obrak

Horma antzua "azal porotsu" eta mikrohabitat bizi bihurtzen duen manifestua

Zirkulua erabiltzen du unitatearen sinbolo gisa, espezie anitzeko bizikidetasunerako eta ongizaterako espazio bat proposatzeko.

Hiriko geltokietan inspiratutako "lurreko itsasargia", hiriaren erritmoa geldiarazten duena, lasaitasuna eta bizia eskaintzeko.

Walls Into Porous Boundaries

Manifestu bat da, gure ingurua nola moldatzen dugun, materialak nola erabiltzen ditugun eta gure hirietan askotan modu ikusezinean bizi diren izaki bizidunekin nola erlazionatzen garen birpentsatzeko gonbidapena.

Keinu poetikoa izan nahi du, txikia eta itxuraz hutsala dena babestearen garrantziaren inguruan jakin-mina eta enpatia piztuko dituena. Instalazioa mikrohabitat bizi bihurtzen da, eta tokiko biodibertsitatearekin nahiz hura bizi dutenen sentsibilitatearekin hitz egiten du.

 

 

Biribilgune

Zirkulua sinbolo unibertsal eta boteretsu gisa interpretatu da gizateriaren historian zehar. Bere itxura perfektuak —hasierarik eta amaierarik gabea— bizitzaren osotasuna, batasuna eta ziklikotasuna irudikatzen ditu. Naturan zein arkitekturan, zirkulua beti izan da elementu adierazgarri eta iraunkorra. 

Intsektu-hotelak, oro har, eraikin itxurako objektu isolatu gisa agertu izan dira zelaietan eta berdeguneetan. Jarraian aurkezten den eskuhartze honen helburua, ordea, ez da animaliei gizakiok sorturiko mundutik babesteko gotorleku bat eskaintzea, baizik eta espezie ezberdinen arteko elkarbizitzarako eta ongizaterako eraldaketa proposatzea.

Geltoki Bizia

Non hiria gelditzen den… eta bizitzak jarraitzen duen.

Geltoki Bizia atseden hartzeko geralekua da; aterpe artistiko eta funtzionala hiriko faunarentzat; ingurua hartu, babestu eta edertzen duen eskultura bizi gisa pentsatua. Proposamenak hiriaren eta bertan bizi diren izaki txikien deiari erantzuten dio, eta erritmo azkarra gelditu eta gelditasun eta bizitza espazio bat sortzen duen egitura bat proposatzen du.

Hiriko seinaleetan edo geralekuetan inspiratuta, forma zilindriko bertikalak mugarri ezagun eta poetiko gisa funtzionatzen du. ‘Lurreko itsasargia’ balitz bezala, intsektuak eta pertsonak erakartzen ditu, espezie polinizatzaileentzat, detritiboroentzat edo gainbeheran daudenentzat mikrohabitat funtzionalak eta gizakientzako esperientzia bisual esanguratsua eskainiz.

Nekane Azpiazu

Arkitektoa eta doktoregaia da. Ikergai du materia abiotikoa -ura, lurra, airea- nola bihur daitekeen bizi-solaskide. Bere doktore-tesian, “Espezie anitzeko bizikidetza ingurune eraikian” izenekoan, aztertzen du nola, elementu horietatik sortzen diren elkarguneak, non bizitza gurutzatzen den eta klima-aldaketaren eta krisi ekosozialen erronkei erantzuten dien.

Iker de la Hoz y Ane Escribano

Biak arkitekto gazteak, Donostiako Arkitektura Eskolan graduatuak. Biek uste dute sormen prozesuak inguruko testuingurutik abiatzen direla. Duela gutxi, aldi baterako arkitektura-proiektuak garatzen aritu dira, eta diseinua egungo beharrei erantzuteko tresna esperimentaltzat hartu dute.
Recientemente han colaborado desarrollando proyectos de arquitectura temporales,
entendiendo el diseño como una herramienta experimental para responder a las
necesidades actuales.

Maider de la Fuente y María Zufiaur

Bi arkitekto horiek uztartu egiten dituzte, batetik, sentsibilitate artistikoa eta sormenezko jakin-mina eta, bestetik, diseinu jasangarriarekiko eta natura hiri-ingurunean integratzeko konpromiso sakona. Haien praktikan orekatuta daude funtzionaltasuna eta estetika, eta material naturalak eta soluzio berritzaileak erabiltzen dituzte, eta biodibertsitatea sustatzen duten espazioak birgaitzen eta sortzen dituzte. Pentsamolde ireki eta propositiboaren jabe, erronka bakoitza aukera bihurtu nahi dute, eraikitakoa artearekin, ekosistemarekin eta komunitatearekin harmonikoki konektatzeko.

MOTIVACIÓN

Hiri garaikideek beste bizimodu batzuei eskaintzen dieten espazio eskasaren inguruko hausnarketatik abiatzen da proposamena. Harresia, elementu arkitektonikoa, azal porotsua izatetik muga antzua izatera pasatu da, beste errealitate batzuetatik isolatu eta bereizten gaituena. Pentsamendu horretatik sortzen da bere funtzioa berriro imajinatzeko ideia, bizitzak babesa aurkitu eta espezieen arteko elkarrizketa sortuko duen bitartekari bihurtzeko ideia.

Arkitektoa eta gaur egun doktoregaia naizenez, biziki hunkitzen nau Urban Fauna Resort-en parte izateko aukerak. Proiektu horrek, arkitektura ulertzeko dudan moduarekin bat egiten du; ez dut hartzen bakarrik espazioak moldatzen dituen diziplina gisa, baizik eta espezieen, materialen eta paisaien arteko erlazioak ehuntzeko gai den praktika gisa, elkarbizitzarako forma sentikorragoak eta erresilienteagoak imajinatzeko.

Deialdian proposatzen den gaia oso interesgarria iruditzen zaigu, eta uste dugu ezinbestekoa dela gaur egungo hiri-eszenari eta bertako dinamikei buruz hausnartzeko. Gure ustez, arkitekturaren eta espazio publikoaren arteko harremana birpentsatzeko eta naturarekin dugun harremana berrikusteko aukera paregabea eskaintzen du deialdi honek.

Gure ikuspuntutik, (...) oso interesgarria zaigu arkitektura, artea eta hiri-biodibertsitatea nahastea, eta motibatzen gaitu eskultura edo eraikuntza gisa ez ezik, bizitza garatzeko ekosistema gisa ere funtzionatzen duten piezak sortzea, herritarrek parte har dezaten.

(...) Biologoekin lankidetzan aritzea, material biodegradagarriak integratzea, denborarekin prozesuaren parte gisa lan egitea eta begirada estetikoa ematea, batzuetan hiriko bizitzan oharkabean gertatzen diren gaiei buruz sentsibilizatzeko (...) artearen, naturaren eta ezagutza zientifikoaren arteko elkarrizketa, biodibertsitatearekiko eta gizartearekiko benetako konpromisoan oinarritzen dena.

SARIAK ETA AINTZATESPENAK edo CV-ko nabarmenenak

Finalista izan zen Kutxa Fundazioak antolatzen duen Inspira Gazteak sarian, 2025eko bigarren edizioan, “Espezie anitzeko bizikidetza eraikitako ingurunean” doktoretzako ikerketa proiektuarekin. Sari horrek Gipuzkoako talentu gaztea eta konprometitua aitortzen du.

ARQUIA Fundazioaren ‘Antimonumento: repensar la conservación de edificios’ lehiaketan, lehen saria.

Gasteizko Udalak eta Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak (IGI) bultzatutako ALDAXKALAB Gasteizko Erdi Aroko Hiriguneko Arte eta Landaretza lehiaketan saritua, Herrigune berde, bizi eta auzotarra programaren barruan.

LANKIDETZA ETA TALDEA
Zati honen arduradunak

Chillida Leku museoak koordinatzen du deialdia, Hezkuntza eta Ikerketa Sailaren bidez, Aranzadi Zientzia Elkarteko biologo taldearekin lankidetza estuan.

Ezkerretik eskuinera:

  • Nausica Sánchez, hezkuntza eta ikerketako arduraduna
  • Leire Eizaguirre, ekitaldien koordinatzailea
  • Myriam Setoain, komunikazio eta marketin arduraduna
  • Irantzu Marquet, zuzendaritzako laguntzailea

Bazenekien...?

Eduardo Chillida, Aranzadiren logotiporako zirriborroak. Mocaral bilduma.

Eduardo Chillida Aranzadi Zientzia Elkarteko presidentea izan zen 1963 eta 1967 artean, eta bere irudia goitik behera aldatu zuen bere logotipoa sortu zuenean. Ikur hori aldatu gabe dago bere sorreratik, eta aranzadiar guztientzat Aranzadiren misioa irudi bakar batean biltzen du.

Scroll back to top