biartekomugi@aranzadi.eus

Hiri bizia

 
NaturaEkologiaArteaBiodibertsitateaTeknologiaHiritartasun
 

Sentimendua

Zientzia, artea, teknologia, mugikortasun aktiboa eta herritarren parte-hartzea uztartzen dituen esperientzia eraldatzailea.

Gozatu natura, gozatu Donostia! Gozatu natura, gozatu Donostia! Gozatu natura, gozatu Donostia!

1.

Gure hirietako txokoetan, naturak bere bide diskretua garatzen du, gure egunerokoan laguntzen gaituelarik. Biarteko Mugi egitasmoak, txoko batetik bestera ibiltzeko aukera proposatzen dizu, istorio natural desberdinak aurkitzeko, espazio zein espezieak elkartuz, euren artean zein gurekin. Perspektiba aldaketa batek mundu berri bat ireki diezaguke, izkina batean.

Fokuratzen

Lagunduko al diguzu aurkitzen?

Ekosistema / Hiria biziz

Natura ez dago soilik parke natural edota eremu babestuetan. Gure hirietan ere bizia badabil: espezie asko moldatu, aldatu eta gurekin bizitzeko modu berriak aurkitzen dituzte.

Egokitzeko gaitasun hori eta zure inguruan gertatzen diren eboluzioaren “trikimailu” txikiak ikus ditzazun nahi dugu, ustekabeko txokoetan eta oharkabean pasatu ohi diren espezieen laguntzaz. Deigarrienak soilik ez dute txunditzen: bizidun txiki zein diskretuek eskaintzen dituzte benetako ikuskizunak espaloi baten ertzean edo parke bateko horman.

Artea eta kontzeptua

Edertasuna pertsona eta kultura bakoitzaren araberakoa da, baina BiArtEko Mugin uste dugu bioaniztasuna hirian beti dela estetikoa, batez ere, interpretagarria denean. Biodibertsitateak ingurua edertzeaz gain, gure osasun mentala zaintzen du, horrez gain gure tokiko ondarearen zati ere bada, gure bizitzaren eszenatokiaren zati bat. Horregatik, artea, zientzia eta teknologia uztartzen ditugu, inguratzen zaituen biodibertsitateaz sakonago goza dezazun.

Loturak

Non eta nola begiratu besterik ez da jakin behar, gure pertzepzioa alda dadin. Gure inguruan natura aberastasun handia dagoela aintzat hartuz, berau ikertzen hasiko gara, espeziez espezie historia naturaleko atalak harilkatuz, hiriko txoko desberdinetan zehar. Ibilbideetan erlazio ekologikoak, portaera sofistikatuak edota muturreko egokitzapenak behatuko dira.

2.

Ibilbideak

bitxikeria
0
bideo
0
ibilbide
0
kilometro
0

Oro har, naturan gauza denak konektatuta daude, nahiz eta iruditu ez. Bai, hirian ere hala izaten da, natura ere bertan badabilelako. Bai, baita zurekin ere. Gure ibilbideetan aurkitu daitezkeen espeziea zein-nahi dela ere, erlazio ebolutibo zein ekologiko sare aberatsak dituztenez euren artean, ibilbideko puntu desberdinak elkar lotu ahal izango dira, bidean haria galdu gabe.

Zergatik espezie hori beti kolore berdina izaten du? Zergatik aldiz beste hori, kolore desberdinak izan ditzake? Zergatik espezie batzuk kantatzen dute eta besteek ez? Nola iristen dira hirietara espezie desberdinak? Nor geratzen da eta nor joaten da? Nola eragiten digu guri nor geratzen den eta nor joaten den?

1. Ikusten dena

2. Ikusten ez dena

3. Datorrena eta badoana

4. Batzen gaituena

3.

Aliantzak

Artea

CHIILLIDA LEKU

Sar zaitez Urban Fauna Resort-en! Hiriko biodibertsitatea hobetzeko eta gure ondare naturala baloratzen ikasteko, artea eta zientziaren arteko sinbiosia.

Teknologia

Ikasplay

Posible al da ikusezinak diren espezieen bizimodu intimoena ezagutzea irteera batean? Biarteko Mugirekin posible egingo dugu.

Inklusioa

BAE

Hirian zehar mugituz biodibertsitatea ezagutzea, guztion eskuera egon beharko litzatekeen abantaila da. Bizi dezagun hiria elkarrekin, pedalei eraginez, lotura eta istorio berriak sortuz, betiere inor atzean utzi gabe.

4.

Espazioak

Biodibertsitatea

Biodibertsitateak ez du esan nahi espezie asko daudenik. Ingurunearekiko edo espezieen arteko harremanak , espezie bakoitzaren aniztasuna eta alde batera edo gutxitutako espezieak ere biodibertsitatea dira.

Mugikortasun aktiboa

Oinez, bizikletaz edo trizikloz, ezagutu hiriko-naturaren barne-bizitza, ohikoa ez den modu batean.

Berdintasuna

Murriztu dezagun pertsonen arteko eta naturaren arteko distantzia, eta eraiki dezagun gizarte jasangarri, parte-hartzaile eta inklusiboago bat.

Espazio berriak

Urmaelek eta bertako landarediaz osatutako irla txikiek gure biodibertsitateari lagunduko diote euren ibilbideak sortzen.

Scroll back to top